IZABAKO BORTALARIAK

Proiektu hau garatzeko Izaban erakutsi dizkiguten argazkiek eta horien inguruan jasotako ahozko testigantzek mahai gainean jartzen dute denboraren poderioz, kasu honetan epe labur edo ertainean, desagertu beharreko lekukotza mota horiek biltzeko premia edo behar argia. Ibarreko gainerako herrietan ere antzeko zerbait gertatuko zela uste dugu.

Zenbait irudik, lehenik, ez digute asko esango eta, hala ere, atzean dagoen historia entzutean, bat-batean konturatzen gara zenbat pertsona eta belaunaldi joan diren beste mundura beren burua fisikoki ezagutu gabe, eta dena, hain zuzen ere, hemen interpretatzen diguten argazki horren atzean dagoen historiak agerian uzten duelako argazkirik eta ispilurik ez zegoenez, besteen aurpegiak ezagutzen genituela… baina ez gurea. Guzti hori XX. mendean gainditzen hasi zen. Gaur denok dakigu nolakoa den gure aurpegia.

Hemen geratzen dira, halaber, espartingileen testigantzak, oso gaztetan Pirinioak oinez zeharkatzeak haientzat suposatzen zuenaren lekukotasunak; baita lehen aldiz proiekzio bat ikustean sentitu zutenarenak ere, kasu honetan film batena. Era berean, abizen batzuen jatorria, familia batzuen egitura konplexua edo hartzaren presentziak artzainentzat suposatzen zuena aurkitu genuen, adibide batzuk bakarrik jartzeagatik.

Laburbilduz, informatzaile izabar bat da bete-betean asmatzen duena, lehen ez zutela galdetzen antzinako bizimoduari buruz eta, zerbait kontatzen bazieten, ez zitzaiela interesatzen aitortzen baitu.

Gaur, ez dakigu beranduegi ote den, baina zerbait berreskuratu ahal izan dugu gure adineko pertsonen oroimenetik, beti bizitza-irakaspenak. Sentitzen dugu hemen aurkezten dugun bezalako lanek balio dutela gaur, eta betiko, gure aurrekoen ahozko eta idatzi gabeko oroimena iraunarazteko.

Hemen geratzen dira gure ondare inmaterialaren pilula hauek.

Julio Beretens Tapia eta Fernando Hualde Gállego.

BORTA

DOLORES LANDA

Itxuraz sinplea den argazki bat aukeratu du Marilík, 1959ko udan ateratako irudi bat, non bere aitona Ildefonso Pérez Petroch (denek Lifonso deitzen zioten) agertzen den, trajez jantzita eta elizaren hormaren ondoan aulki batean eserita.

Baina argazki horren atzean dagoen istorio bitxiak gogoeta eginarazten digu. Uda hartan ahaide bat iritsi zen Izabako etxe hartara aste batzuk pasatzera, gizon hark argazki-kamera bat zekarren, jende gutxik zeukana, eta Lifonsori argazki bat ateratzea erabaki zuten.

Ezkontzako trajea jantzarazi zioten, seguraski harrezkero jantzi ez zuena, eta eliza ondoko etxeko aulki batean eserarazi zuten.

Argazkilariak oporrak igaro zituen, eta etxera itzuli zenean egin zuen Izaban oporretan hartutako argazkien errebelatua. Harridura Lifonsoren etxean argazkia barruan zuen gutun bat jaso zutenean etorri zen. Ordurako ez zekien nor zen argazkiko pertsona Lifonsok, 1881ean jaioa, ez zuelako inoiz bere irudia ikusi. Oraindik etxe gutxitan ispilu bat zegoen garaiak egokitu zitzaizkion.

1949 | ELIZAREN AURREAN

Hizlaria: Marilí Perez Labairu

Sortze data eta lekua: 1952/08/20, Izaba

Etxearen izena: Doloreslanda

Argazkiaren data: 2022/08/01

BORTA

BERNIAT

Escolástica Salanova (bigarren aldiz ezkontzen dena) eta Casimiro Lasa (1939an hil zena) senar-emazteen argazkia dugu hau.

Mª Pilarrek kontatzen digu nola Escolástica baino hiru belaunaldi lehenago Salanovatarrak Hueskako Naval herritik heldu ziren Izabara, bertan teilagile gisa aritzera. Honetaz gain ere azaltzen du Lasa abizena Izabara iritsi zela, belaunaldi batzuk lehenago, Lasse herritik, Pirinioen beste aldean, eta Miguel Lasa eta Graciela senar-emazteek Izaban sartu zutela abizen hori.

Mª Pilarrek dioenez, bere aitona, Casimiro Lasa Labayru etxekoentzat morroi-nagusi moduan lan egiten zuen; hau da, artzain-lanbidearen mailaren barruan, jabearen ondoren erantzukizun handiena zuena zen.

Gogoan du bere amonaren alaba bat, izeba Fermina, espartingilea izan zela.

30EKO HAMARKADA| ETXEAREN KANPOALDEAN

Hizlaria: Mª Pilar Lasa Fayanás

Sortze data eta lekua: 1948/11/09, Izaba

Etxearen izena: Berniat

Argazkiaren data: 2022/08/01

BORTA

FORCHUNA (FORTTUNA)

Marianok amaren (eskuinean), Práxedes Ansó Lasaren (Izaba, 1906) eta izebaren (Castora Ansó Lasa) argazki bat du aurrean, biak 1935eko otsailaren 13an Mauleko argazki-estudio batean erretratatuak.

Marianok dioenez, urteak eman zituzten Izabatik Maulera oinez joaten, han espartingile gisa lan egiteko Cherberóko fabrikan. Adierazten dituen pasadizoen artean, espartingileek egin zuten grebarena eta grebaren ondoren abesten zuten abestiarena dago; baita zineman film baten aurrean izandako lehen esperientzia ere. Esaten du Izabara itzultzen zirenean ezin zutela dirurik ekarri, eta espartingileak artzain transhumanteen denbora bera egoten zirela herritik kanpo.

Juan Pitoren Bentaren izenaren zergatia ere azaltzen du, espartingileen itzulerarekin lotuta. Damu da garai haietan gurasoei ez zietelako galdetzen beren bizitzari buruz, eta aitortzen du, zerbait kontatzen bazieten, orduan ere ez zietela jaramon handirik egiten; orain penatzen da gehiago interesatu ez izanaz.

1935/02/13 | MAULE

Hizlaria: Mariano Tapia Ansó

Sortze data eta lekua: 1939/04/03, Izaba

Etxearen izena: Forchuna (Forttuna)

Argazkiaren data: 2022/08/01

BORTA

MOJETES

Juliak XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadako bigarren bosturtekoaren argazki bat aukeratu du. Argazki honetan etxeko gurdia ikusten da, Belaguako errepidetik Izabarantz doana; aita alde batean doa mandoari tiraka, eta bera goiko aldean, gurdiak garraiatzen duen belarraren gainean.

Genaro Pilart aitaren ogibide ezberdinetaz hitz egiten digu: nekazaria, ehiztaria, behortzaina, artzaina, gaztagilea… Aldi berean, gaur egun Pilart abizena duten pertsonen kopuruaren berri ematen digu.

Aitaren pasadizo bat kontatzen du: bederatzi urte zituela, egun batean aitaren bila atera zela Izaban, zeina une horretan Nafarroako Erriberatik herrira ardiekin iristen ari baitzen. Heldua etxera sartu zen familia agurtzera, eta haurra (informatzailearen aita) makila eskuan zuela jarri zen artaldearen atzean oinez. Irudi horren aurrean, auzoko batek galdetu zion ea bera bakarrik zihoan artalde guztiarekin, eta umeak, bere burua heldutzat hartuz, atzeragoa zihoan zazpi urteko anaiari seinalatuz, zera erantzun zion: “Ez, atzetik artzain-mutila dator”. 

Juliak bere aitak Belaguako txokoan hartzarekin izandako esperientziaren inguruan ere hitz egiten digu.

1956 – 1957 | BELAGUAKO ERREPIDEA

Hizlaria: Julia Pilart Ezquer

Sortze data eta lekua: 1941/11/08, Izaba

Etxearen izena: Mojetes

Argazkiaren data: 2022/08/01