GARDEKO BORTALARIAK

Herriz herri, jarrai bedi, arbasoen bizipen, ondarearen adierazpen.

TALDEA

Amaia Palacios Planillo eta Zuberoa Anaut Sagastibeltza

BORTA

JUAN DOMINGO

Argazkiaren erdian ikusten den eraikina Gardeko eskola zaharrak ziren. Bertan 5 eta 14 urte bitarteko ikasleak ikasten zuten, eta honela banatuta zeuden: goiko solairuan neskek Isabel Ancín maistrarekin ikasten zuten eta beheko solairuan mutilak zeuden Don Pedro García maisuarekin. Eskoletara ere kale bereizietatik sartzen ziren, baina jolas-garaian elkartzeko aukera zuten. Jolas desberdinekin jolasten ziren, eta haien artean tabak eta soka ziren nagusi.

Neguko hotzari aurre egiteko, egunero ikasle batek egurra eramaten zuen eta Inocencio Alastueyk (aguazilak) berogailua pizten zuen. Aurrerago, udala arduratu zen egurra hornitzeaz.

Marcelinak kontatzen digu oso oroitzapen onak dituela idatzi eta Iruñera bidaltzen zituzten idazlan guztiez, baina bereziki nabarmentzen zuen atzerriarekin egiten zuten ipuin-trukea.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren Marshall Plana jardun zen, eta Gardeko eskoletan esne-hautsa eta gazta jasotzen zituzten, ikasleek elikatzeko aukera izan zezaten.

1930 | GARDEKO ESKOLA

Hizlaria: Marcelina Alfaure Pérez

Sortze data eta lekua: 1942/03/09, Garde

Etxearen izena: Juan Domingo

Argazkiaren data: 2022/06/23

BORTA

DÁMASO

Zuberoako baselizan ateratako argazkia dugu aztergai. Gardeko herritik 6 kilometrora kokatuta dago, Kalbeira mendian. Urtero 4 igoera egiten zirela kontatzen digu hizlariak: Pazko-igandean, Mendekoste egunean, jaiotza egunean (irailak 8) eta Santa Teresan (urriak 15). Gaur egun, urtean lau egunetako ohitura mantentzen da. 

Igoera oinez egiten zen, 3 bide desberdinetatik burutzeko aukera izanik. Hala ere, adinekoak eta etxean mandoak zeuzkatenak animalien gainean igotzen ziren. Egun hauetarako animalia hauek asko apaintzen zituzten. Esaterako, argazkiaren hondoko partean aipatutako mando bat ikus dezakegu. 

Meza eta gero, familiak mahaika antolatzen ziren. Goiko argazkian erreparatuta 4 familia bereizten dira: Dámaso (gure hizlariaren familia), Pollar, Cuchatera, eta aguazilaren familia. Eserleku moduan elizako bankuak erabiltzen zituzten. María Pilarrek, bitxikeri moduan, kontatzen digu banku horiek lehen aldiz sorbalda gainean igo zituztela Gardeko gizonek goiz bakar batean. Bazkal ostean adineko gizonek erromeria girotzen zuten ohiko abestiak kantatzen zein dantzatzen.

1956 | ZUBEROAKO BASELIZA

Hizlaria: María Pilar Fuertes Galech

Sortze data eta lekua: 1942/07/29, Garde

Etxearen izena: Dámaso

Argazkiaren data: 2022/06/22

BORTA

LANDA

Argazkiak erronkariar artzainek, Vicentek adibidez, Erronkariko Haranetik Bardeara egiten zuten transhumantzia irudikatzen du. Iraupena 8 eta 14 egun artekoa zen. Jaitsiera irailean egiten zen, lehen elurteak iristen zirenean. Vicentek odisea bat bezala deskribatzen du etorrera, Bardeara sartzeko data eta ordua aurrez zehaztuta zeudelako eta artzain guztiek sartzen lehenak izan nahi zutelako.

Artalde bakoitzak gune bat zuen markatuta, baina gauak pasatzeko beste artzain batzuekin biltzen ziren. Horri esker, gauez zaintza-txandak egin zitzaketen. Hala eta guztiz ere, artaldeak nahasten ziren, eta hurrengo egunean artzain nagusiek azienda inguratzen zuten bitartean, gazteak artaldeak banatzeaz arduratzen ziren. Hilean behin, artzainak beren herrietara itzultzen ziren hornidura bila.

Igoera beroaren menpe zegoen, eta apiriletik ekainera arte luza zitekeen. Garde herriak Larran zituen bere eremuak esleituta, San Martin Harriaren eskuinaldean. Artzainak astoz jaisten ziren herrietara.

Jarduera honen etekin ekonomikoa artzain bakoitzak bere ardietatik lortzen zituen arkumeetan oinarritzen zen. Vicenteren kasuan, industrializazioaren etorrerarekin, bere ardiak saldu eta Iruñeko fabriketara jaitsi zen.

1930 | BELAGUA

Hizlaria: Vicente Bueno Mainz

Sortze data eta tokia: 1940/08/06, Bidankoze

Etxearen izena: Landa

Argazkiaren data: 2022/08/15

BORTA

CENÓN

Garai batean Gardeko xeiak irailaren 8ko xeiarekin ospatzen ziren. Herriko karrikak Iruñetik Tafallesan iristen ziren musikariei esker girotzen ziren. Hauek kalejiran, erronda koperan eta dianetan jotzen zuten. Horregatik, gaua herriko hainbat etxetan pasatzen zuten: Txandi etxea, Marcelo etxea eta Casilda etxea.

Xeietako lehen egunean, irailaren 8an, herriko biztanleek erronkariar jantzi tipikoa janzten zuten, gaur egun ere mantentzen den tradizioa. Meza nagusiaren ondoren, denak biltzen ziren bermuta hartzeko, 12:00etatik 14:00etara zegoen orkestrarekin batera.

Argazkian ikusi ditzazkegun mutilak festetako erronda koperaz gozatzen ari ziren. Ospakizun hau musikariek lagunduta egiten zen, argazkian ikus dezakegun soinujolea kasu, herriko etxeetan janaria eta edaria eskaintzen zen bitartean.

Eguna amaitzeko, beste ohitura tipiko bat ogi-apurrak afaltzeko elkartzea zen. Normalean herriaren hasieran dauden intxaurrondoen azpian egiten zen.

Ana Rosak oso oroitzapen onak ditu orduko jaiez. Bere ikuspuntutik, oso desberdinak gaur egungoekin alderatuta.

GARDEKO KARRIKAK

Hizlaria: Ana Rosa Ederra Iglesias

Sortze data eta lekua: 1944/02/28, Garde

Etxearen izena: Cenón

Argazkiaren data: 2022/06/23

BORTA

ORDUNA

Bizimoduak eta, batez ere, lan munduak, aldaketa handiak jasan dituzte azken urteotan. Ángeles Glaríak adierazten digun bezala, antzinean gizonezkoak baino ez ziren etxetik irteten lan egitera, emakumeak etxe- zein zaintza-lanak bere gain hartzen zituztelarik. Gizonezkoen kasuan, Gardeko herrian behintzat, abeltzaintzan edo egurraren arloan lan egiten zuten. 

Ángelesen hitzetan, Erronkari eta Gardeko herrikoek abantaila handia zuten, izan ere, bi herri hauetan Lucio Ozkoidiren zerrategia eta Irati enpresaren zerrategi zein destilategia kokatuak zeuden. Hala ere, urteekin bi enpresa hauek itxi behar izan zuten, lehendabizi Iratik itxi zituen bere ateak, eta ondoren Lucio Ozkoidik. Hori dela eta, bertan lan egiten zuten gizonek beste lan bat bilatu behar izan zuten. Adibide gertukoa du Ángelesek kasu hauetako bat, argazkian ikus daitekeena. Bere anaiak, Benito Glaría, kamioi bat erosi eta bertan garraiatzen zuen egurra Gardetik zenbait hiritara. Antzinean, lan hau almadien bitartez burutzen zen, ibaitik garraiatuz. 

Hainbat herritan kamioiarekin lan egiten hasi zirela azaltzen digu Ángelesek, eta Gardeko herrian Benito zen bakarra. Kamioiaren goialdean, argazkian ikus dezakegun bezala, Gardeko baselizaren izena zeraman. Honako hau izan zen Benitoren bizimodua jubilaziora arte, Erronkariko ibaxan gauzatzen ziren lanen artean zegoena.

GARDE, INTXAURRONDOAREN PAREAN

Hizlaria: Ángeles Glaría Elizari

Sortze data eta lekua: 1940/10/02, Garde

Etxearen izena: Orduna

Argazkiaren data: 2022/08/15