BURGIKO BORTALARIAK

Guarpenari ezau akabatan tenpra.

Gure herriko ondarea maite dugun lau gazte xuntatu gara. Ezkerretik eskuinera: Imanol Glaría Gascón, Iñaki Ayerra Arrarás, Ainhoa Elizalde Ojer eta Josune Aznarez Alkat. 

BORTA

GARDEKO ERROTA

Jaunartzea egin eta gero, neskatxoak “Mariaren alabak” taldekoak izatera pasatzen ziren, Ama Birjinaren zinta eta medaila jasoz. 

 

Hilabeteko lehen igandeetan, Burgiko elizan ariketa-erlijiosoak egiten zituzten, eta Errosario eta gero, nobena egiten zuten abesbatzaz. Egun berezietan, Inmaculada Egunean edota Arrosariokoan, adibidez, goizean goiz meza ematen zen eta ondoren Mariaren Alaben prozesio bat egiten zuten estandartea zeramatela.

50KO HAMARKADA | BURGIKO KARRIKA NAGUSIA

JAUNARTZEAK BURGIN

Hizlaria: Angela de Carlos Cortés

Sortze data eta tokia: 1935/04/29, Garde

Etxearen izena: Gardeko errota

Argazkiaren data: 2022/06/27

BORTA

MILEJO

Argazki hau Burgiko xeietan aterata dago. Oso xei ospetsuak ziren musikagatik, futbolagatik, karrika-dantzagatik, etab.

Horrelako argazkiak eta antzekoak zituzten Burgiko kintoek, kuadrilla eta familiek, guztiek gozatzen baitzuten goizeko kalejiratik goizaldeko azken orduetaraino. Gazteek zein zaharrek anitx gozatzen zituzten xeiak. 

Argazki honetan azaltzen diren gehienak herrikoak diren arren, kanpotar batzuk ere ikusten ditugu. Argazkiaren unean, gizon batzuk plazan geratu ziren gaupasa egin eta gero, gosaria hartzeko. Argazkia atera ondoren, anitx herriko plazatik mendira xoanen ziren lanera, baina denak xeietara xoaten ziren. Sua hor zegoen, xingarra erretzeko.

50KO HAMARKADA | BURGIKO GAZTERIA

1952 ALDERA | BURGIKO PLAZA

MINTXATE

Hizlaria: Hilario Glaría Urzainqui

Sortze data eta lekua: 1935/05/05, Burgi

Etxearen izena: Milejo

Argazkiaren data: 2022/07/22

BORTA

CASA BERTOL

Lucio txikia zenean bere aita, Santos de Carlos, errotaria zen. Luciok Burgiko irin-errotaren eta errota elektrikoaren funtzionamenduez eta mantentze-lanez arduratzen zela gogoratzen du: nola garbitu behar zituen adarrak sareta eta turbina normaltasunez funtziona zezan, nola egiten zuen gaua errotan etxeetan energia elektrikoaren kontsumoaren beharrei erantzuteko, alea ehotzeko eta harriak zorroztuta mantentzeko modua, etab.

1910 | BURGIKO ERROTA

Hizlaria: Lucio de Carlos Cortés

Sortze data eta lekua: 1939/02/18, Burgi

Etxearen izena: Casa Bertol

Argazkiaren data: 2022/07/22

BORTA

PEDRO LEÓN

1. ARGAZKIA

Horrela jantzi ohi ziren igandero, mezara xoateko. Bere amañik (Anastasiak) gona kutxa batean izartzen zuen, lisatuta bezala gelditzeko. Egunerokoan gona eta zapi batekin janzten ziren, ez horrela. 

Ez ziren elkarrekin xoaten elizara, horrela jarriko zituzten argazkia egiteko, bakotxa bere aldetik xoaten baitzen, eta bere lekuan eseri. 

Beti beltzez janzten ziren. Normalean gona eta alkandora beltzak, bilo luzea eta txirikorda batean, zintzamuzko beltz batekin. Irudian zapatak dituzte, baina egunero ez zituzten eramanen. 

Elizan emakumeak koruaren azpian jartzen ziren, eta gizonak aurrean. Emakume hauek egunero xoaten ziren mezara goizeko 8etan, eta gero etxera itzuli lanera.

2. ARGAZKIA

Burgin Haitzeko Ama Birjinara igotzeko ohitura dute, udaberrian, Pazko aurreko igandean. Goizeko 9etan ateratzen dira eta oinez igo, batzuetan oinutsik, zubitik baselizaraino. Lehen, herritar guztiak igotzen ziren. Meza 12:00etan izaten zen. Gero xingarra, tortilla… norberak zuena xaten zuen, familian edo kuadrillan. Putzu bat zegoen, baina ura eta ardoa eramaten zituzten. Arrosarioa egin eta batzuk xaisten ziren. Argazkia meza osteko hamaiketako horietako batean egina dago.

1935 | BURGIKO ELIZAREN PARETA

1975 | HAITZEKO AMA BIRJINA

1975 | BIDEKO AMA BIRJINA

Hizlaria: Juana Aznarez Urzainqui

Sortze data eta lekua: 16/05/1940, Burgi

Etxearen izena: Pedro León

Argazkiaren data: 2022/07/02

BORTA

LARRAMBE

Argazki hau Modesto tabernan ateratakoa da. Zaharrenak jolastera xoaten ziren. Batzuetan ostatuko alabek arazoak izaten zituzten gehiegi edaten zutenekin. Xeietan egun osoa irekitzen zuten. Urtean zehar, aldiz, Bidankozekoak Tafallesan xaisten zirenean. Herrikoak batez ere igandeetan xoaten ziren: meza nagusira xoan eta ondoren bermuta hartzera, herriko laupabost ostatuetara. Bazkaldu ondoren berriz itzultzen ziren, kopa hartzera, afaltzera ordu txikiak arte. Ardoa, garagardoa eta kopak edaten zituzten. 

Argazkilariak Zangozatik xiten ziren, eta izozkiak saltzera Iruñetik, xeietan. 

Xeietan ere errondailak egiten zituzten eta urtean zehar, igandero, dantzaldia ere bai, tabernen kanpoaldean.

1960 | MODESTO TABERNA

BURGIKO XEIAK

Hizlaria: Pedro Sanz Zabalza

Sortze data eta lekua: 1933/04/29, Burgi

Etxearen izena: Larrambe

Argazkiaren data: 2022/07/03

BORTA

RAMÓN

Felipek azaldu digu uzta egitearen prozesua nolakoa zen. Izan ere, Burgin gainerako ibarreko herrietan baino alor gehiago zeuden garia eta garagarra ereiteko erabiltzen zirenak. Udalak “Quiñoiak” deituriko lur-zatiak uzten zizkien bizilagunei, bertan zereala lan zezaten. Felipek erran digunaren arabera, familia xumeenek besterik ez zituzten “quiñon” horiek probesten, askok lur jabetzak zituztelako. Argazkian ikusten den tramankulua Burgiko Udalak erosi zuen bizilagunek erabili zezaten garia jotzeko, Felipek erraten duen arabera, aurrerakuntza handia izan zen, orduraino eskuz egiten baitzuten lan hori. 

 

1955 INGURUAN | GOIKO AUZOKO LARRAINAK

Hizlaria: Felipe Elizalde Urzainqui

Sortze data eta lekua: 1929/05/01, Burgi

Etxearen izena: Ramón

Argazkiaren data: 2022/07/10

BORTA

SABINA / BARACE

1. ARGAZKIA

Argazki honen bidez, Ana Marik bere aitaren oroitzapenak dakarzkigu gogora. Izan ere, bere aita, Jorge Calvo zurgileak almadia prestatzeko eta ibaiko jaitsiera antolatzeko arduradun moduan zuen. 

Almadiazaina izanik, Burgiko presatik salto egiten ikusi eta etxera korrika joaten zela gogoratzen digu, amari aitak jauzi ona egin zuela eta almadian ibaian behera jarraitzen zuela jakinarazteko.

 

2.  ARGAZKIA

Ana Mariren ama eta izebak oinariak izan ziren urte batzuz eta urrieta iristean, gazte zirelarik Maulerat abiatzen ziren oinez Burgitik. Ana Marik azaldu digu nola antolatzen ziren bidaia horiek eta Mauleko egoitza. Behin lan-sasoia amaitzen zela Mauleko espartinen fabriketan, haien herrietara itzultzen ziren Bortuan barna berriro; dirurik ezin zutenez ekarri, gauza materialetan trukatzen zituzten irabazitako sosak. Ana Mariren amak behin zamarien laguntzaz josteko-makina bat (Singer markakoa) ekarri omen zuen Burgira.

1990 INGURUAN | BURGIKO IBAIKO PRESA

1920 | MAULE

Hizlaria: Ana María Lacasta Gárate

Sortze data eta lekua: 1934/07/26, Burgi

Etxearen izena: Sabina / Barace

Argazkiaren data: 2022/08/06

(*Ana María 2022/09/09an zendu zen)

BORTA

RAMÓN

Ascensiónek bere eskola garaiko oroitzapenak ekarri dizkigu gogora: txikien gelak mistoak ziren, neskak eta mutilak elkarrekin, baina 10 urte betetzean bereiztu egiten zituzten, alde batetik mutilak maisuarekin eta bestetik, neskak maistrarekin. Horrela egiten ziren 14 urte bete arte, eskola amaitzen zutenean. Neskek josten ikasten zuten, hala nola, gurutze-puntua, inkrustazioa, oxkarra, eskapulario-puntua, etab. Gainera, Pascualita maistrarekin antzezlanak (edo “velada”k) prestatzen zituzten. Garaiko jolasak ere ekarri ditu gogora, izan ere, eskolak patiorik edo jolastokirik ez zuenez, karrikan aritzen ziren haurrak atsedenaldian. Haiek eginiko pilotekin, esku-pilotan aritzen ziren paretaren kontra, afizio handia baitzegoen; “al guiador”, “al inkador” larraineetan, “al katuzil”, besteak beste.

BURGIKO ESKOLA

Hizlaria: Ascensión Elizalde Urzainqui

Sortze data eta lekua: 1931/05/14, Burgi

Etxearen izena: Ramón

Argazkiaren data: 2022/07/25