BIDANKOZEKO BORTALARIAK

Proiektu honetan parte hartzeak, mundua ikusteko beste betaurreko batzuk eman dizkigu. Gure zaharren, arbasoen memoriatik abiatuta, gauzen zergaitia eta nolakotasuna hobeto ulertu ditugu. Gure euskal nortasuna ere sendotu du, eta gazte bezala haiek aurretik egin zuten bezala, geuk ere erronka berriei heltzeko aktibatu, piztu, gaitu.

Eskerrik anitx proiektu honetan parte hartzeko gonbiteagatik eta jarrai dezagun denon artean, ekimen xume hauen bidez, gauza handiak egiten.

Libe Paricio Erauntzetamurgil eta Nerea González Hualde.

BORTA

TXESTAS

Argazki honetan, Bidankozeko Hualde-Pérez familia ageri da Pulpitera mendiaren aurrekaldean. Cristinak dionez, bere neba nagusiak, Enriquek, bere aita lagundu egiten zuen okindegi lanetan. Bere ama, Cristina izenez ere, hamaika seme-alaba aurrera ateraz gain, etxeko abereak eramaten zituen. Cristinak hamabi urte zituelarik artzain edo ikasketak egiteko aukera eman zioten. Bere anaia Pacorekin batera, Magisteritza ikasi zuen Iruñan. Beraz, garaiko emakume askoren kontran, etxetik kanpo ikasteko aukera izan zuela antzematen dugu. 

 

1957/04/21 | BIDANKOZEKO PULPITERA MENDIAN

Hizlariak: Silverio Hualde Pérez-Mª Cristina Hualde Pérez

Sortze data eta lekua: 1935-1938, Bidankoze

Etxearen izena: Txestas

Argazkiaren data: 2022/08/28

BORTA

TXANTXOLIT

Argazki honetan 1956-1957ko Bidankozeko eskolan ikasten zuten ikasleak ageri dira beraien irakasleekin batera. Estherrek hemen ikasi zuen ere eta garaiko hezkuntza nolakoa zen kontatu digu: neskak eta mutilak bereizi egiten zituzten eta adin askotako umeak egoten ziren gela berdin batean. Gela barruan sekzioetan sakabantzen zituzten, berak dionez, azkarrenak, aurrean jarriz. Katekesia jasotzen zuten egunero ordu erdiz. Hamalau urte zituelarik eskola amaitu eta etxeko lanetan ibili zen Iruñan ezkondu zen arte.

1957 | BIDANKOZEKO PLAZA

Hizlaria: María Esther Sanz

Sortze data eta lekua: 1941/07/28, Bidankoze

Etxearen izena: Txantxolit

Argazkiaren data: 2022/07/22